XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VI. Arratsaldean, eta aste hartan laugarren aldiz, Lessingtarrenera joan nintzen.

Txakurra, gaitzerdi, berriz ere desagertua zen, inon ez zegoen haren arrastorik.

Txirrina jo nuen eta berehala mutiko bat etorri zitzaidan atea irekitzera.

- Arratsalde on - esan nion.

- Arratsalde on - itzuli zidan agurra.

- Zuk Anthony izan behar duzu, ez al da horrela? - Bai.

Eta zu al zara Haydock andereñoa? - Halaxe da, baina nahiago dut nire izenez deitzea.

- Jennifer? - Hobeto Jenny.

- Ondo Jenny, zuk, orduan, dei nazazu Tony.

Eta biok barrez hasi ginen.

Zenbat aldiz aurkitu nintzen egoera berdinean nire izenarekin; lehendabizi, denek Haydock andereñoa deitzen naute, gero Jennifer eta bukaeran, nik eskatzen diedanean, Jenny.

Ziur aski, Tonyri gauza bera gertatu zitzaion sarritan, (...).